udazkena
noviembre 11th, 2011 § Dejar un comentario
Denborarekin, Iruñeko udazkenean sartzen, usaintzen, kolorekin liluratzen eta hor zutik bere gorri-laranja-horia itzalarekin, itzala dotore, suhaitza dotore eta galdetu gabe nire oroitzapena ez hiltzeko argazkian sartu eta bidea berrartu dut nire oroitzapen berriarekin eta batez ere nire gogoak, beldurrak eta miseriekin… udazkena.
Eta hor zaude berriro atera nahi eta ezin, minaz jotzen, presionatzen, min sentimendu horrekin negu gorrian, udazkenetik negura, tristura eta errua, zure errua dela sentitzen duzulako, tristura atera behar duelako. Hor egon zara, apenas bazkaldu duzu, disfrutatu bere presentziaz, bere begiaz, ahotsaz, zalantzaz, arazoaz, kontatu dizkizulako, eta zuk momentuak gozatzeko esan diozu… Eta horrela joan zara lanera, ezta musikariak laguntzen zaitu. Bere konfiantza eta adiskidetasuna geratzen zaizkizu besterik ez, eskerrak. Edo ez, eskerrik ez, hori ez zenuelako. Negutik udazkenera.
Eta bueltan begiratu duzu joaterakoan atera duzun argazkia, udazken argazkia eta antzekoa ikusi duzu zeure burua, bakar-bakarrik, oso baten parte izaten baina laguntzarik gabe, behintzat lehenengo begiradan. Sartzerakoan, hiri basotxoan sakontzen zarenean, badakizu besteekin borobil perfektu bat osatzen dutela. Egun batean perfekzioa iritsiko da, ala ez. Nire perfekzio ez perfektua. Borobil karratua. Nire udazkena.
